Hasiera - Plan Reactivar
Portada home

Nafarroa Suspertu
Orain, Zurekin
Espacio en blanco
Espacio en blanco
Espacio en blanco
Espacio en blanco
Presentación
Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana
Texto apertura
Reactivar Navarra / Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana da Foru Erkidegoak COVID-19 pandemiaren ondoriozko krisiari emaniko erantzuna, zeinaren xedea baita eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz aurrerapausoak egitea, aitzinamenduan, kohesioan eta berrikuntzan oinarriturik.
Eredu berri horretaranzko igarobidean, Nafarroak hainbat erronkari egin beharko die aurre, hala nola ekonomia eraldatzea digitalizazio justu baterantz, trantsizio ekologikoa azkartzea, lurraldea egituratzea eta gure bizikidetza-markoan sakontzea. Hori guztia, sektore publikoak gidaturik eta kanpo-dimentsio nabarmenarekin.
Nafarroa Suspertu Planak, bere lehentasun eta ekintzekin, bat egiten du Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin, Europako Itun Berdearekin (EU Green Deal), “Next Generation EU” Europako Suspertze Planarekin, eta “España Puede” Ekonomiaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin.
Espacio en blanco
Espacio en blanco
Raya negra fina
Estrategia Digital 2030 - home

2030 Estrategia Digitala
Mundu globalizatu eta digital baten erronkei erantzuna
Erabateko konektibitatea, datuetan oinarrituriko erabakiak hartzea eta trebakuntza digitala dira 2030 Nafarroako Estrategia Digitalaren hiru xedeak.
Raya negra fina
Navarra Green - home

Nafarroa Green
Gaur egungo ekoizpen-eredurako alternatiba jasangarriak
Ezagut ezazu Trantsizio Ekologikorako Nafarroa Green Estrategia, komunitate jasangarriagoa lortzeko ingurumen-, ekonomia, eta gizarte-arloetako eraldaketa-plana.
Raya negra fina
Cohesión territorial home

Lurralde eta Gizarte Kohesioaren Estrategia
Funtsezko elementua Foru Komunitatearen garapena lortzeko
Nafarroako lurraldearen eta herritarren kohesioa funtsezkoa da gizarte parte-hartzailea eta aktiboa lortzeko, hobekuntza sozialen, ekonomikoen, politikoen eta kulturalen motore gisa.