Espacio en blanco

   

Navarra Green - título

Nafarroa Green

Espacio en blanco

   

Navarra Green - imagen + texto

Trantsizio Ekologikorako Nafarroa Green Estrategia

Trantsizio Ekologikorako Estrategia, Nafarroa Green, gaur egungo ekoizpen-eredurako alternatiba jasangarriak sortzeko jaio zen, baita gizarte-aldaketak pizteko ere, gaurko klima-larrialdiari eta osasun-krisiari erantzuteko. Plan eraldatzailea da, barne hartzen dituena ingurumen-, ekonomia, eta gizarte-arloetako 74 jasangarritasun-proiektu, Europako Itun Berde edo Green Deal delakoaren ildoan.

Estrategiak sei jarduera-ildo ditu:

 

✔ Eraikuntza eta energia-efizientzia
Ia kontsumorik gabeko eraikinak sortzea, hiri-eremuan birgaikuntza eta lehengoratzea jorratzeko politikak garatzea, eraikuntza-sektorea industrializatzea eta energia-efizientzia bultzatzea herritarren eta enpresen artean.    

✔ Ekonomia Zirkularra sustatzea
Hiri zirkularra diseinatuz hondakinak kudeatzea, ekonomia zirkularrean oinarrituriko industria-instalazioak, eta arlo horretako ekimenentzat berrikuntza lantzeko diruzko laguntzak. 

✔ Landa-eremua sustatzea eta modernizatzea
Nekazaritzako ekoizpen-sistema modernizatzeko eta klima-aldaketa leuntzeko lan egitea, energia berriztagarrien bitartez, biomasa eta abeltzaintza estentsiboa sustatuz, eta elikadura gertuko, segurua eta jasangarria bultzatuz. 

✔ Kontserbazioa eta Biodibertsitatea kudeatzea
Basoak berritzea eta ziurtaturiko baso-kudeaketa, “Natura 2000 Sarea” kudeatzeko plangintzetan inbertsioak egitea, “Azpiegitura Berdearen Estrategia”, “Ebro Resilience” estrategia eta ibaietan eginiko beste lehengoratze batzuk.

✔ Energia berriztagarrien aldeko apustua
Energia berriztagarriak eratzeko parkeak hedatzea eta industria-ekosistema sendotzea, industria-berrikuntzaren bidezko haize-energia, energia fotovoltaikoa eta hidrogeno berdea garatzea, baita sistema hibridoak eta biltegiratzea ere.

✔ Mugikortasun jasangarria eta berritzailea
Talka-plan bat sustatzea, inbertsioak eginez mugikortasun jasangarrian, egitasmo trakziogile publiko-pribatuetan, azpiegitura teknologikoetan eta test-egileetan, eta “azken miliako banaketa-proiektu”an.

Ir al incio