Espacio en blanco

   

Next Generation UE título

Next Generation UE

Espacio en blanco

   

Next Generation UE imagen + texto

Next Generation EU funtsak Europar Batasunak sorturiko tresna dira, Estatu kide guztiei bermatzeko suspertze jasangarri, uniforme, barneratzaile eta bidezkoa.


Funts horien esparruan, Nafarroako Gobernuak 125 proiektu baino gehiago identifikatu ditu, Foru Erkidegoan 2020 eta 2026 artean garatzekoak, lurralde- eta gizarte-kohesioko, berrikuntza digitaleko era eraldaketa ekologikoko estrategien barnean. 

 

  • Berrikuntza Digitaleko estrategiaz den bezainbatean, 35 inbertsio ari dira aztertzen, 716 milioiko balioa dutenak. Horien artean daude honakoak: konektibitatea eta 5G sustatzea, gaitasun digitalak, Adimen Artifizialari eta Big Datari loturiko berrikuntza, sektore publikoa digitalizatzea, Osasun eta Hezkuntza departamentuak digitaltasunean murgiltzea, eta Berrikuntza Digitalaren Gunea.   
  • Eraldaketa Ekologikoko estrategiako proiektuetako batzuk hauek dira: automobilgintzarako battery pack direlakoen muntaia-instalazio bat, energia-efizientzia inplementatzea, teknologia berridun parke eolikoak eta biltegiratze termikoa. Proiektu horien kostua 180 milioitik gorakoa da. 
  • Gizarte eta Lurralde Kohesioko estrategiari dagokionez, hainbat adibide daude, esate baterako eraldaketa- eta erresilientzia-plana, zeinaren barnean baitaude Nafarroako Ubidea eta garraio-azpiegiturak modernizatzea, besteak beste; haren kostua790 milioikoa da; iraupen luzeko zaintzaren berrikuntza-proiektua (53 milioi), eta gizarte-zerbitzuak indartzea (ia 19 milioi);  halaber, osasun-sistema publikoaren suspertze, eraldatze- eta erresilientzia-plana (217 milioi).

Aipaturikoak egitasmo-multzo baten barneko adibideak dira. Egitasmo horiek 3.400 milioitik gorako inbertsioak azeleratzea eraginen dute.
 

Ir al incio